Atzoko partidua irabazi eta gero Hernaniko Rugby Taldea Ohorezko mailako talde berria da.
Alcobendasi 6 eta 8 irabazita. Partidu gogorra eta azkeneko minutuak ere oso gogorrak bainan azkenean irabazi eta igotzea lortu dute.
Zorionak denori.
Gora Hernani
CDHernanitik animoa eta indarra bidaltzen diegu.
Eutsi!!
5. minutuan sartutako gol bati esker garaipena lortu dute. CDHernanik berriz nahi ta ezin. Gainera gol horrekin partidua aldapa gora jarri zaio eta zaila izan dute partiduari buelta ematea.
Azkeneko partiduak jolastu behar dira. 3. mailatik jeitsi gera eta hurrengo urtean Regionaleko Ohorezko Mailara bueltatuko gara
Gora Hernani!!
Honela mailaz igotzea lortu dute eta hurrengo urtean emakumezkoen euskal ligan izango dira Iban Gil-en neskak. Zorionak neskak.
Gora Hernani!
10. minuturako 2 eta 0 galtzen ari ginan. Bainan taldeak buelta eman zion partiduari eta aukera batzuk izan genituen.
2. zatian 2 eta 1ekoa lortu genuen Javi Mentaren bitartez eta Zalla, liderra izanik, nerbioso jartzen hasi zen. Bainan gola sartu eta hurrengo jokaldian penaltia eta kanporatua izan zen Jon Garcia porteroa. Hemendik aurrera saiatu baina ezin. Hala ere itxura ona eman genuen eta horri eutsi behar diogu azkeneko 5 partiduentzat.
Oraindik aukera batzuk baditugu eta taldea gogoz entrenatzen ari da. Zaila badirudi ere jokalariak ondo ikusten dute 3. mailan mantentzea.
Eta lehenengo pausoa larunbata honetan Cultural Durangoren aurka. Irabazi behar den partidua. Horretarako hernaniarren laguntza behar degu eta denak Zubipera jeixtea taldea animatzera. Horrela denok batera errazago egingo dugu bidea.
Gora Hernani!!
Agin Rezola eta Beñat Gaztelumendiren saioa oso ona.
Azkenean 70 lagun juntatu ginan Sta. Barbara Elkartean.Giroa ezin hobea. Afaria eta edaria gustora eta bertsolariak primeran.
CDHernanitik eskerrak eman nahi diegu Sta. Barbara Elkarteari lekua huzteagatik eta Bertso Afaria antolatzeko lagundu duten guztioi. Baita era joan zirenei. Mila esker denori.
Gora Hernani!!
Bigarren zatian izan dira gol guztiak lehena Luis Perez sartu du eta bigarrena Gaizka Aduriz. Azkeneko minututan Portugaletek penaltiz sartu du beraien gola.
Bainan partidu guztian oso ondo jolastu degu. Ondo defentsan eta erasoan ere ondo.
3 puntu oso garrantzitsu eta 4 puntura daukagu 3. mailan geratzeko.
Gora Hernani!!!!!!
Txartelak salgai 20€tan Garin, Rioja eta Onddi tabernetan
Gora Hernani!!
Lehengo partiduan Lengokoak eta CDHernanik berdindu egin zuten, 0-0. Bigarren partiduan Real Sociedad taldeak erraz 2 eta 0 irabazi Lengokoak-i. Eta azkeneko partiduan Realak CDHernaniri 2 eta 1 irabazi.
Gora Hernani!!
Defentsan partidu ona egin zuten mutilak eta Zamudiok aukera asko ere etzizkigun egin baina 5 minutu falta zirela gola sartu eta partiduari buelta emateko denbora gabe gelditu ginan.
Bi aste hauetan CDHernanik etxean jolastuko du, Zarautz eta Portugaleteren aurka. Zaleen indarra eta animoa ezinbestekoa izango da. Zubipe bete behar da garaipena lortzeko eta 6 puntu hauekin 3. mailan mantentzeko aukerak izateko.
Horregatik CDHernaniren direktibatik zaleei Zubipera jeixteko eskatzen diegu. Mutilak behar dute Zubipe jendez betea egotea.
Gora Hernani!!
Gainera irabazten badugu hurrengo bi astetan Zubipen izango ditugu partiduak. Zaleen aurrean. Eta Konfiantza hartuko genduke gelditzen zaigunako.
Gora Hernani!!
CDHernaniren 3. mailako taldeak beste behin berdinketa lortu zuen. Azkenean 2na. Partidua joan zen bezala emaitza ona baina balio gutxikoa gauden lekuan ikusita.
Leioak ezer egin gabe 0 eta 2 irabazten jarri zan. Zaleak sufritzen. Atsedenaldira iritxi baino lehen 1 eta 2koa lortu genuen Andoni Urioren bitartez.
Bigarren zatian 25 minuturen faltan berdinketa lortu genuen, berriro Andoni Urioren gol bati esker. Bainan hemendik aurrera txispa falta zitzaigun eta aukera oso gutxi izan genituen.
Leioakoak berriz partidua irabaztera jarraitu zuten eta ia lortu zuten.
Azkenean beste puntu bat eta hurrengo astean Zamudioren aurka irabazi behar da. 7 puntura dugu 3. mailan jarraitzeko tartea.
Gora Hernani!!
Partidu polita jolastu zuten eta etxera 3 punturekin bueltatu ziran. Horrela sailkapenean goiko postuetan jartzeko garaipen ona.
Gora Hernani!!
CDHernaniren 3. mailako taldeak beste aukera bat izango du larunbata hontan garaipena lortzeko. Aurrean Leioa taldea, sailkapenean erdian dagoena
Joko polita egiten duen taldea da bainan larunbatean galduko dute. Nahi ta nahi ez. 3 puntuak behar ditugu sailkapenean aurrera egiteko.
Gainera Hernaniren himno berria estreinatzen dugu. Horretarako zaleei deia zabaltzen diegu Zubipera lehenago jeixtera, himno berria entzutera eta taldea animatzera.
Gora Hernani!!
Garaipena lortzeko zaila izango dute bainan talde honek maila dauka 3 punturekin Hernanira bueltatzeko
Gora Hernani!!
Vitoria taldea oso ondo jarri zan defentsan eta kontraerasoen bila atera zan partidua jolastera. CDHernanik berriz defentsan ondo kokatuak baina ezin Vitoriaren defentsa irabazi.
Azkeneko 15 minutuetan hiru aukera garbi izan genituen baina baloia etzan sartu. Vitoria berriz denbora galtzen eta arbitroak beste behin utzi zien nahi zutena egiten; porteroa 7 minutuz egon zan lurrean eta bukaeran etzituen minutu horiek gehitu. Eta beste hainbat jokaldi ere bai: linierrak ere modu txarrean jokalariei hitzegiten e.a.
Aste hontan izan beharko du. Eibarren aurka larunbatean 18:30etan. Irabazi edo irabazi; ez dago besterik.
Gora Hernani!!
Garaipen oso polita goiko postuetan sartzeko eta taldeak disfrutatzeko. Merezi dute eta.
Gora Hernani!!
Aurrean Vitoria taldea, 16. postuan dagoena 25 punturekin. Irabazten badegu 4 puntutara jarriko ginateke.
Jokalariak gogoz ari dira entrenatzen eta badakite irabazi behar dutela. Gainera beraien etxean jolastutako partiduan 4 eta 0 galdu genuen eta partidu oso oso txarra jolastuta.
Bihar larunbatean partidu horri buelta emango diogu eta salbamena gerturago izango degu.
Gora Hernani!!
Goiko postuetan jartzeko irabazi beharreko partidua.
Gainera aspaldi ez dutela garaipena lortzen eta denbora da.
Gora Hernani!!
Beraiek beren zelaian ondo dabiltza eta beste garaipen bat lortu zuten baina gure akatsengatik.
Hala ere beste aukera bat izango dugu asteburu honetan. Vitoria taldea dator Zubipera. Han jolastutako partiduan 4-0 galdu genuen. Garaipena nahi ta nahiezkoa da. Irabaziz gero 4 puntutara jarriko ginateke.
Partidua larunbatean arratsaldeko 16:30etan.
Gora Hernani!!
Zubipen jolastutako partiduan 3-1 irabazi genion bainan talde oso gogorra zela ikusi genduen.
Hala ere gogoz joango dira jokalariak. Irabazteko aukera ona ikusten dute eta irabaziz gero azken postuetatik aterako ginateke.
Partidua bihar larunbata Gobelan arratsaldeko 5etan.
Gora Hernani!!
Barkatu eragozpenak.
Gora Hernani!!
Gaizki hasi da partidua 3. mailako taldearentzat; bostgarren minuturako galtzen hasi gera. Bainan partiduari buelta eman diogu eta atsedenaldirako berdinketa lortu degu. Gola Lutxok sartu du.
Bigarren zatia hasi eta aurretik jarri gera Berezik sartutako gol bati esker. Hemendik aurrera partidua kontrolpean eraman degu bainan arbitroari esker Barakaldok berdinketa lortu du.
Jokaldi nahasi batean eta Hernaniren bi jokalari lurrean zeudenean etorri da Barakaldoren berdinketaren gola.
Arbitroak egiten duten lana ez digu mesede egiten. Beti goian dagoen taldeari mesede egiten diote eta gaur ere berdina gertatu da.
Azkeneko bost minutuetan Barakaldok beste bi gol sartu ditu eta azkeneko emaitza 2-4 izan da.
3. mailako taldeak egindako partidua oso ona izan da baina emaitza oso txarra. Barakaldok ez du garaipena merezi.
Hurrengo astean Arenas-en aurka jolastu behar degun partidua garrantzi asko hartu du. Ea berriro garaipenaren bidera bueltatzen geran.
Gora Hernani!!
Berriz ere partidua garrantzitsua izango dugu Zubipen; irabazi edo irabazi; ez degu besterik.
Aurrean Barakaldo izango degu, sailkapenean goran dagoen taldea eta igotzeko asmoa daukan taldea. Talde gogorra eta ondo jokatzen duena. Gainera zale asko eramaten duen taldea da. Barakaldoko zaleen bi autobus espero dugu bihar Hernanin.
Beraz gure zaleen beharra daukagu; zaleen indarrarekin eta animoekin partidua aurrera aterako dugu.
Gora Hernani!!
Lehenengo zatian ondo planteatu zuen taldea Gorka Etxeberria entrenatzaileak bainan Gernikaren kalitatea nabarmendu zan eta gola sartu ziguten.
Bigarren zatian berriz hobeto hasi ginan eta aukera batzuk izan genituen; baloia etzan sartu ordea. Azkenean Gernikako taldea urduri jarri zan eta denbora eskatuz bukatu zuen partidua.
Emaitza txarra bainan taldea ondo jartzen ari da eta aste hontan daukagun partidu zaila irabazi behar da.
Gora Hernani!!
Beasaineko Igartza zelaia elurrez beteta zegoen eta etzegoen jokatzeko moduan.
Federazioak ohar bat bidali digu partidua bertan behera gelditzen zela
Gora Hernani!!
Asteburu hontan Zubipen jokatu behar diren partidu guztiak jolastuko dira.
Gipuzkoako federazioarekin hitzegin ondoren Zubipeko partidu guztiak jokatzeko esan digute. Zelaia elurrez garbitu egin dela eta jokatzeko arazorik ez dagoela.
Orduan asteburuan partiduak egongo dira Zubipen. Hala ere gogoratu, hotz asko egingo duela iragarrita dago. Erropakin jeitxi CDHernaniren taldeak animatzea.
Gora Hernani!!
Lehenengo zatian oso zuzen atera gera eta lehenengo aukerak guriak izan dira. Balmasedak etzekien zer egin.
Gaur 3. mailako mutilak oso ondo atera dira zelaira eta aukera mordoa izan ditugu. Gola penaltiz iritxi da. Aritz Lujanbiok ondo botatako penaltia sartu egin du. Eta gainera Balmaseda 1 gutxiagokin gelditu da.
Baina geroztik partidua zaila jarri zaigu. Eta Balmasedak oso ondo aprobetxatu egin du. Bigarren zatian hobeto jarri da eta bere aukerak izan ditu. Baina hala ere 3 puntuak guretzat izan dira.
Ondo sufrituta baina CDHernanik irabazi egin du eta berriro garaipenaren bidera bueltatu gara.
Hurrengo Partidua Gernikaren kontra hurrengo astean.
Gora Hernani!
Arratsaldean berriz Nesken territorial mailakoak 2 eta 0.
Gora Hernani!
Han jolastutako partiduan 2 eta 1 irabazi ziguten eta iskanbila askorekin bukatu zan partidua. Ez degu ahazten han gertatu zana eta larunbata hontan erantzuteko aukera aproposa daukagu.
Nola ez, herriko zaleen indarra eta animatzeko gogoa beharrezkoa ikusten dugu, taldea laguntzeko. Zubipe jendez beteta beste gauza bat izango da.
Gora Hernani!
Gora Hernani!


