CDHernaniren 2010eko zozketa2010/03/19
Zenbaki saritua 78737 izan da.
Zorionak pertsona saridunari
CDHernaniren ihardunaldia.2009/11/6
Zubipen asteburu honetan jolastuko diren partiduen zerrenda hau da:
Ohorezko errejionalak Ordiziaren aurka partidu garrantzitsua izango du. Ordizia 3. mailatik jeitsi den taldea da eta denboraldi hasiera kazkarra izan du. Zubipera puntuen bila etorriko da eta gure mutilak prest egon beharko dute.
Partidua larunbatean arratsaldeko 16:30etan izango da.
Ondoren gazteen 1. mailako "B" taldea jolastuko du, Ikas Berriren aurka.
Goizean, Kadeteen ohorezko mailakoak dute partidua, 11:30etan. Lehengo asteko puntua garaipen batekin jarraitu behar zaio. Aurkaria Lengokoak izango da.
Igandean, berriz, 2 partidu ikusteko aukera. Goizean, 12tan Ohorezko Infantilak Euskaldunaren aurka eta arratsaldean, 16:00etan, CD Hernani Real Tanger Herrerako Sporting-en aurka.
Kanpoan jolasten duten taldeen partiduak: Nazional mailakoak, Santurtzin Peña Ath. Santurtziren aurka, larunbatean 16:00etan, Benjamin Martinez futbol zelaian; 1. mailako errejionalak Axularren aurka Herreran larunbatean 19:15etan; Nesken territorial mailakoak larunbatean 20:00etan Intxaurdiren aurka Cesar Benito futbol zelaian; Gazteen 1. mailako "A" taldea Idiazabalen aurka larunbatean 16:30etan; kadeteen 1. mailakoak Euskaldunaren aurka igandean 10:30etan Allurralde futbol zelaian; nesken kadetean Zarautzen larunbatean 10:30etan Zarautz-en aurka eta azkenik infantil txiki mailakoak Aretxabaletaren aurka larunbatean 11:30etan.
Animo eta irabaztera denak. GORA HERNANI!!!